320 kilokoen kategorian Nafarroako txapela lortu du Amaiurrek

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Amaiur Sokatira Taldekoek Iñaki Iriarte taldekideari eskaini zioten txapela. Utzitako argazkia

300 kilokoetan, berriz, bigarrena izan da Amaiur

Akitu da aurtengo Nafarroako Goma Gaineko Lauko Sokatira Txapelketa, eta Amaiur ederki moldatu da. Gizonezkoen 320 eta 300 kilokoen kategorian parte hartu du eta txapela eta biga­rren postua eskuratu ditu, hurrenez hurren.

320 kilokoen kategorian, zazpi talderen artean nagusitu da ­Amaiur, eta 14 puntu lortuta ber­tzeen gainetik dagoela erakutsi du. Bigarren eta hirugarren izan diren Ibardin eta Basaburua-Imotz taldeei lau puntuko aldea atera die.

300 kiloko katego­rian, berriz, Berriozarko taldeak hartu dio aurrea­ Amaiurri, baina puntu eta erdiko aldeagatik. Sailkapen nagusian, zazpi talderen artean, Berriozarrek 13,5 puntu lortu ditu eta Amaiu­rrek 12 puntu. Hiruga­rren izan den Ibardin taldeak 9 punturekin gelditu da. Sailkapenean seigarren gelditu da Amaiurko ber­tze taldea, Amaiur Sokatira Taldea, hain zuzen, 4 punturekin.

Ez kadete eta ez emakumezkoetan ere, ez da eskualdeko talderik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun