Laugarren argazki lehiaketa antolatu du Bertan merkatarien elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ekainaren 30erako aurkeztu behar dira lanak

Martxan da Bertan merkatari, zerbitzu eta ostalarien elkarteak laugarren aldiz antolatu duen argazki lehiaketa. Edozeinendako irekia egonen da, baina argaz­kiek Baztango jendearekin, ospakizunekin eta ohiturekin lotuak­ egon beharko dute.

Partaide bakoitzak berak egindako hiru argazki aurkezten ahalko ditu, bertze lehiaketetan aurkeztu gabekoak, eta Baztanen eginak izan beharko dute, kolorezkoak edo txuribel­tzak eta bertikalean edo horizontalean. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean akituko da. Bitartean, eskura ematen ahal izanen dira, astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara edo postaz bidalita: Bertan Baztango merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkartea; Bertan I. argazkilaritza lehiaketa; Arizkunenea Kultur Etxea, Jaime Urru­tia ka­rrika 14, 31700 Elizondo.

 

Sariak

Elkarteak hiru argaz­kirik hoberenak sarituko ditu, Bertaneko kide diren 80 tokitan gasta­tzeko hiru erosketa bonorekin. Lehendabiziko saria 400 euroko bonoa izanen da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa. Gainera, aurkeztutako argaz­kiekin Bertanek 2013rako aterako duen egutegia osatzeko argazkiak aukeratuko dira.

Sari banaketa abuz­tuaren 4an eginen den Bertan Egunean eginen da eta lan guztiak ikusgai ere gonen dira. Udaz­kenean Ariz­ku­ne­nean erakusketa bat eginen da eta irabazle ez direnek urriaren 15etik 31ra bitartean biltzen ahal izanen dituzte argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun