Bilduren berripapera

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Maiatzeko berripaper elektronikoa kaleratu du Bilduk. Lekarozko kanpusaren harira dio, Udalak orain ez duela gaita­su­nik bertan deus para­tzeko eta zerbitzu es­pe­ziali­zatuen sektorera bidera­tua izanda, luxuzko poli­gonoa dela, «Baz­tanen egon daitezkeen beha­rrak asetzeko balio ez due­na». Iruritan dauden Sagues fundazioaren sei bizi­tzaz ere ari da be­rripaperan. Bizitza horiek herritar batek Udala­ri eta herritarrei­ eman ziz­kien, ezinean ziren familiak laguntzeko. Bilduren hitzetan, Bidela­gun elkar­tearen eskariari jarraikiz, «etxe horien kudeaketa guztiz desitxuraturik dagoela ikusi dugu eta, ho­rregatik, horien erabilera­ zehaztu eta beha­rrean direnak­ lagun­tzeko irizpideak ja­rri­ko dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun