Soldaten inguruan eztabaida

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Diario de Noticias egunkariak Udal Gobernuko kideen soldaten inguruan argitaratutako berri «maltzurrari» buruz, Udal Gobernuko Tal­deak­ prentsa oharra kaleratu du. Bildu eta Ezke­rra­ren ustez, «Nafarpress delakoak berria amorrudun eta az­pikeriadun le­rro­buruarekin hasten du, udal kontuei buruz dara­man ildo editorial tendentziosoa mailarik gore­nerat eramanez eta, aldi­ berean, onargarriaren muga guztiak gaindituz. Nafar­pressen gibelean gorderik idazten duenaren pozoina ez da gehiago jasaten ahal». Gaineratu du, «udalbatzar be­rriko kideen soldatak ai­tzi­nekoenak baina apa­lagoak­ direla; orain­ Udalak kargu poli­ti­­koen soldatetan 41.000 euro aurrez­ten ditu».

Soldatak lanorduen, dedikazioaren eta kargu horien arduren azpitik dau­dela dio Gobernu Taldeak: «Garbiñe Elizegiren soldata garbia hilabe­teko 1.304,11 eurokoa da, 14 ordainekoa da eta %80an liberaturik dago. Mikel Ortega %100ean liberaturik dago eta bere­ soldata garbia 1.511,50­ekoa da eta, Jon Elize­txerena 749,20 eurokoa; eta bere dedikazioa lanaldi erdikoa». Alkate eta alkateordearen ka­suan, «astero 45 ordu baina aise gehiago ematen dituz­te lanean eta Jonek bere liberazioari da­­gozkion 25 orduak gain­ditzen ditu. Egunero 08:00etarako beren lantokietan egoten dira», dio idatziak.

Gainerakoan dietak eta kilometrajeak behar bezala justifikaturik daudela diote eta «oraingo Udal Gobernukoen lan egi­teko modu serio eta zin­tzoa ezagutzen duen edonork badaki zen­­bat joan-etorri egin behar izaten dituzten eginbeha­rren­ bar­nean». Aurtengo aurrekontua 2011­koa baino 2.000 euro ttikiagoa dela jakinara­zi dute­.

Bertzalde, udal ba­tzor­deetan baztandarrek horien berri jakiteko kamarak paratzea ongi legokeela uste du Udal Gobernuak, «zeren UPNek batzorde horietarat gainerako ordezkariak baino gehiago joaten dela diolarik, baztandarrek ikusiko lukete horietan egotea eta gauzak egitea ez dela gauza bera; eta hori da UPNekoen kasua; gehienetan ba­tzor­­­de horietan egon bai, baino ez dute deus egiten».

Bildu eta Ezkerrak oharrean dio­tenez, «zenbakiak argiak dira eta lan politiko eta publikoaren ordain estu bati erantzuten diote». Aki­tzeko, jaki­narazi nahi diote «bai UPNri eta bai bere diskurtsoaren bozgorailu izan nahi duen­ guz­tiari prest gau­de­la eztabaida publiko baterako nahi duten leku­ eta orduan, lan politikoa egiteagatik kobratu dena eta ko­bratzen denaren ingu­ruan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun