Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 14a, 13:15

Lourdes Goikoetxea kontseilaria, Garbiñe Elizegi alkatea eta Florentino Goñi, Begoña Sanz­be­rro­, Mª Carmen Iribarren, Mª Isabel Olabe eta Jose Mª Garmendia zinegotziak eta enpresa ordezkariak. TTIPI

Gobernuak 12 milioi euroko inbertsioa egin du

Lekarozko enpresen kanpusa prest dago lantegiak hartzeko. Azpiegi­tura honen bidez, kultura, hezkuntza eta ekono­miarekin lotutako ekimenak biltzeko eremu bat sortu nahi da, zerbitzu arloko enpresen bidez. Horretarako 12 milioi euro inbertitu ditu Nafarroa­ko Gobernuak eta Lourdes Goikoetxea Nafa­rroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria bisitan izan zen ekainaren 5ean.

Kontseilariarekin batera, Garbiñe Elizegi alkatea eta bertze udal ordezkariak izan ziren, baita proiektua egiten lagundu duten enpresetako ordezkariak ere.

Maiatzean akitu ziren hirigintza lanak eta 28.000 metro koadro erai­kigarriak ditu enpresak kokatzeko. Moderna Planaren estrategiarekin bat egiten du proiek­tuak eta hortaz, bertan kokatzen diren enpresek Moderna zigulua eskuratzeko baldin­tzak izanen dituzte.

Kanpusa «balio eran­tsi handiko» zerbitzu arlo­ko enpresei zuzendua dago. Horietatik lehena, 2012ko azken hiruhilerako martxan jartzea espero den Hizkuntz Mu­r­gilketa zentroa izanen da (CIL-Lekaroz). Zentruaren kudeaketa pribatua izanen da. Kanpusak hainbat zerbitzu eskaini­ko ditu. Erraterako, Telefonicak Gobernuaren laguntzarekin, Internet mugikorrerako 42 Megako konexioa paratu du, Nafarroako altuena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun