Helduei ere musika tresnak ikasteko aukera eskainiko zaie hurrengo ikasturtean

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ekainaren 30a arte eman daiteke izena

Heldu den ikasturtea prestatzen hasia da Udal Musika Eskola. Ikasturte­ berrian musika hiz­kun­tza­ eta instrumenturen batean matrikulatu nahi duenak hilaren 30era arte izanen du aukera. Izen-emate orriak hau­rren bidez etxeetara ailegatuko­ dira, eskolan bana­tu­ta, eta interesatuek inprimakia bete eta udaletxera eraman beharko dute.

Berrikuntza gisa, hel­duen­ taldeak sortzeko aukera izanen da hurrengo ikasturtea. Hortaz, adinez nagusia den batek instrumenturen bat ikasi nahi badu, izena ematen ahal izanen du. Hauek izanen dira eskainiko dira tresnak: pianoa, akordeoia, klarinetea, tronpeta, tronboia, bibolina, saxofoia, txistua eta zeharkako txirula. Edozein zalantza izanez gero, deitu udaletxera edo Musika Eskolara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun