Maiatzaren 26an Almeriako Acebuche espetxera joan ziren hainbat lagun. Espetxe aitzinean dagoen garabi batera igo ziren euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Bereziki kartzela horretan dagoen Iñaki Erroren egoera salatu nahi izan zuten, kondena betea izan arren espetxean jarraitzen baitu parot doktrina aplikatu diotelako eta gainera, gaixorik dago. Bi pankarta paratu zituzten garabian Doktrina Parot Stop, Erro eta bertzeak askatu, eta Euskal Preso eta Iheslariak Etxera ziotenak. Dozena bat altxafero ere bota zituzten eta mezu bat eta bertsoa ere eskaini zieten.