Martxan da Bertan merkatari, zerbitzu eta ostalarien elkarteak laugarren aldiz antolatu duen argazki lehiaketa. Edozeinendako irekia egonen da, baina argazkiek Baztango jendearekin, ospakizunekin eta ohiturekin lotuak egon beharko dute.
Partaide bakoitzak berak egindako hiru argazki aurkezten ahalko ditu, bertze lehiaketetan aurkeztu gabekoak, eta Baztanen eginak izan beharko dute, kolorezkoak edo txuribeltzak eta bertikalean edo horizontalean. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean akituko da. Bitartean, eskura ematen ahal izanen dira, astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara edo postaz bidalita: Bertan Baztango merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkartea; Bertan I. argazkilaritza lehiaketa; Arizkunenea Kultur Etxea, Jaime Urrutia karrika 14, 31700 Elizondo.
Sariak
Elkarteak hiru argazkirik hoberenak sarituko ditu, Bertaneko kide diren 80 tokitan gastatzeko hiru erosketa bonorekin. Lehendabiziko saria 400 euroko bonoa izanen da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa. Gainera, aurkeztutako argazkiekin Bertanek 2013rako aterako duen egutegia osatzeko argazkiak aukeratuko dira.
Sari banaketa abuztuaren 4an eginen den Bertan Egunean eginen da eta lan guztiak ikusgai ere gonen dira. Udazkenean Arizkunenean erakusketa bat eginen da eta irabazle ez direnek urriaren 15etik 31ra bitartean biltzen ahal izanen dituzte argazkiak.