Saihesbidearen egoera azaltzeko batzarre informatiboa eginen da Elizondon ekainaren 11n

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 11

Astelehen arratsaldeko 20:00etan deitu dute Baztan-berriko parkean Elizondoko herriak eta Baztango Udalak

N-121-B errepidean, laster aurrikusten den Arraoioz-Elbete saihesbidearen inaugurazioaren aurrean, saihesbideko egoera eta Herriak batzarre bidez hartutako jarrera jakinarazi nahi da. Horretarako, batzarre informatiboa deitu dute Elizondoko herriak eta Baztan Balleko Udalak ekainaren 11n, astelehen arratsaldeko 20:00etan Baztan-berriko parkean.

Baztan-berri, Erlategi, Maurizio eta Felix karriketako bizilagunei eta orokorrean, herri osoari deitutako batzarra da eta herritarren iradokizunak ere bildu nahi dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun