Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 6a

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko kontseilaria, Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, Florentino Goñi zinegotzia eta Lekarozko kanpusa gauzatzen lagundu duten enpresetako ordezkariak. Totu Iturzaeta

Nafarroako Gobernuak 12 milioi euroko inbertsioa egin du eta Lourdes Goicoechea kontseilaria bixitan izan zen ekainaren 5ean

Lekarozko enpresen kanpusa prest dago lantegiak hartzeko. Azpiegitura honen bidez, kultura, hezkuntza eta ekonomiarekin lotutako ekimenak biltzeko eremu bat sortu nahi da Baztanen, zerbitzu arloko enpresen bidez. Horretarako 12 milioi euro inbertitu ditu Nafarroako Gobernuak eta Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria bixitan izan zen ekainaren 5ean.

Lekarozko enpresen kanpusa prest dago lantegiak hartzeko. Azpiegitura honen bidez, kultura, hezkuntza eta ekonomiarekin lotutako ekimenak biltzeko eremu bat sortu nahi da Baztanen, zerbitzu arloko enpresen bidez. Horretarako 12 milioi euro inbertitu ditu Nafarroako Gobernuak eta Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria bixitan izan zen ekainaren 5ean.

Kontseilariarekin batera, Garbiñe Elizegi Baztango alkatea eta bertze udal ordezkariak izan ziren, baita proiektua gauzatzen lagundu duten Iruña Construcción, Arquitectos y Asociados, Arian, TYM Asociados, Sedena, Red Leaf, Altec Servicios Profesionales eta Telefonicako ordezkariak ere.

Maiatzean akitu ziren hirigintza lanak eta 28.000 metro koadro eraikigarriak ditu, enpresak kokatzeko. Plan Modernaren estrategiarekin bat egiten du proiektuak eta hortaz, bertan kokatzen diren enpresek Moderna zigulua eskuratzeko baldintzak izanen dituzte.

Kanpusa balio erantsi handiko zerbitzu arloko enpresei zuzendua dago. Horietatik lehena, 2012ko azken hiruhilerako martxan jartzea espero den Hizkuntz Murgilketa zentroa izanen da (CIL-Lekaroz). Zentruaren kudeaketa pribatua izanen da, Sedena eta Red Leaf-ek osatzen duten CIL-Lekaroz enpresaren bidez.

Kanpusak hainbat zerbitzu eskainiko ditu. Errate baterako, Telefonicak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Internet mugikorrerako 42 Megako konexioa paratu du, Nafarroako altuena eta Iruñean komertzializatzen denaren bikoitza.

Proiektua Navarra 2012 Planean sartua dago eta 12 milioi inguruko inbertsioa eragin du, 3 milioi lurrak erosteko, 6 milioi eraikin zaharrak bota eta hirigintza lanetarako eta bertze 3 milioi Hizkuntz Murgilketa Zentroa eraikitzeko eta Feder europar funtsaren laguntza izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun