Ikasturtearen azken txanpa honetan, Baztango Musika Eskola heldu den ikasturtea prestatzen hasia da. Ikasturte berrian musika hizkunta edo instrumenturen batean matrikulatu nahi izanez gero, ekainaren 30 artio astia bada. Inskripzio orriak haurren bidez ailegatuko dira baztandarren etxeetara. (eskolan banatuko zaizkie). Interesa duen guztiak izena ematen ahal du inprimakia betez eta ondotik Baztango Udaletxeko bulegoetarat ekarriz.
Heldu den ikasturterako gainera, berrikuntza gisa helduen taldeak sortzeko aukera izanen da. Hortaz, adinez nagusia den batek instrumentaren bat ikasi nahi badu, izena ematen ahal du.
Hauek izanen dira eskainiko diren instrumentuak: pianoa, akordeoia, klarinetea, tronpeta, tronboia, bibolina, saxofoia, txistua eta zeharkako txirula.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago izateko, Baztango Udaletxerat, 948580006 telefonora edo Musika eskolarat, 948452495 telefonora deitu behar da.