Barcinaren ordez Goicoechea kontseilaria etorriko da Lekarozera

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 5a, 17:26

Murrizketen kontrako protesta deitua dago, baina presidentea “agenda arazoengatik” ez omen da etorriko

Lekarozko enpresen kanpuseko eraikin berria inauguratzera etortzekoa zen Yolanda Barcina. Nafarroako Gobernuko presidentea ekainaren 5ean, astearte arratsaldeko 17:00etan. Hori baliatuz, Baztan Bidasoako Eskolen talde eragileak murrizketen kontra protesta egiteko Lekarozera joateko deia egin du. Azken orduan, Nafarroako Gobernuko prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, Lourdes Goicoechea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria izanen da Lekarozera etorriko dena. Yolanda Barcinak “agenda arazoak” dituela jakinarazi du, ez etortzeko aitzakitzat.

Halere, Baztan Bidasoko Eskolen talde eragileak Elizondoko Baztan Berri plazan hitzordua jarri du arratsaldeko 16:00etan, handik denak oinez elkarrekin Lekarozera joateko, «murrizketen aintzinean gure desadostasuna azaltzeko, gure amorrua berari helaraziz, protesta zaratatsu baten bidez (txilibitu, kazula, zartain etab. eramanez)».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun