Lekarozko eraikin berria inauguratzera etorriko da Yolanda Barcina. Nafarroako Gobernuko presidentea ekainaren 5ean, astearte arratsaldeko 17:00etan. Hori baliatuz, Baztan Bidasoako Eskolen talde eragileak murrizketen kontra protesta egiteko Lekarozera joateko deia egin du.
Honela, Elizondoko Baztan Berri plazan hitzordua jarri dute arratsaldeko 16:00etan, handik denak oinez elkarrekin Lekarozera joateko, «murrizketen aintzinean gure desadostasuna azaltzeko, gure amorrua berari helaraziz, protesta zaratatsu baten bidez (txilibitu, kazula, zartain etab. eramanez)».