Almandozko Bestaberri bestak ekainaren 6tik 10era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 5a

Bestaberri eguneko prozesioa. Artxiboko argazkia

Herritarren artean pilota, herri kirola eta sokatirako lehiak izanen dira eta larunbatean mariatxiak

laster ailegatuko dira. Bortz eguneko bestak antolatu dituzte ekainaren 6tik 10era. Bestak hasteko, ekainaren 6an, asteazken eguerdiko 12:00etan txupinazoa botako da. 21:00etan Baztan-Zopak banatuko dira, Anjel Mari soinulariak alaituta.

Berroeta eta Iruritako bestei lekukoa hartuz, Almandozko Bestaberri bestak ere laster ailegatuko dira. Bortz eguneko bestak antolatu dituzte ekainaren 6tik 10era.

Bestak hasteko, ekainaren 6an, asteazken eguerdiko 12:00etan txupinazoa botako da. 21:00etan Baztan-Zopak banatuko dira, Anjel Mari soinulariak alaituta.

 

Bestaberri Eguna ortzegunean

Ekainaren 7an Bestaberri Eguna ospatuko da. Honela, ortzegun goizeko 08:00etan Aurora Bixenteren konpainian eginen da. 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan luntxa eskainiko da. 16:30ean herriko gazteen arteko pilota partidak jokatuko dira. 19:00etan puzgarriak izanen dira eta 20:30ean patata tortilla lehiaketa.

 

Haurren Eguna ortziralean

Ekainaren 8an,ortziral goizeko 11:00etan haurrendako jokoak eginen dira. 16:30ean puzgarriak. 17:00etan mus eta partxis txapelketa jokatuko dira. 18:00etan txokolatada. 21:00etan herri afaria. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin eta goizaldeko 05:30ean zinger jatea.

 

Zikiro jatea larunbatean

Ekainaren 9an, larunbat goizeko 11:00etan mus txapelketako finalaurrekoak eta finala jokatuko dira. 13:00etan museko sarien banaketa eginen da. 14:00etan zikiro jatea. 17:00etan mariatxiak, Distrito Federalak taldearen eskutik.

 

Lehen Jaunartzea igandean

Ekainaren 10ean, igande eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia eta Jaunartzea eginen dira. Uxoa Agerrek bakarrik eginen du aurten Lehen Jaunartzea. 16:30ean herri kirolak izanen dira herritarren artean. Herri kirolekin segituz, 18:30ean sokatira saioa izanen da eta aitak semeen kontra ariko dira. 21:30ean Gaixoa ni, aurtengoz Almandozko bestei adio errateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun