Saihesbidetik Elizondora sartzeko zubia eskatu dute Baztango hautetsiek

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 31

Saihesbideko lanak gainbegiratzen dituen batzordeak maiatzaren 30ean egin zuen azken bilera eta lanen egoera ikusi zuen. Alicia Del Castillo

Arraioz eta Elbete arteko saihesbidea hemendik aste pare batera zabalduko dute

N-121-B errepidean, Arraioz eta Elbete arteko saihesbidearen lanak gainbegiratzen duen batzordeak azken bilera izan zuen maiatzaren 30ean, asteazken goizean eta lanak hurbiletik ikusi zituzten. Oraindik ere zenbait hutsune somatzen dituzte saihesbidean eta Elizondorako sarbidean oraindik ez da Baztanberriko zubia eraiki, baina halere, hemendik aste pare batera irekiko da saihesbidea.

N-121-B errepidean, Arraioz eta Elbete arteko saihesbidearen lanak gainbegiratzen duen batzordeak azken bilera izan zuen maiatzaren 30ean, asteazken goizean eta lanak hurbiletik ikusi zituzten. Oraindik ere zenbait hutsune somatzen dituzte saihesbidean eta Elizondorako sarbidean oraindik ez da Baztanberriko zubia eraiki, baina halere, hemendik aste pare batera irekiko da saihesbidea.

Hain zuzen, oraindik egin gabe dagoen Baztanberri zubi hori eta Lekarozko oinezkoen pasabidea dira Baztango Herriko Etxearen eta Elizondoko alkatearen kezka nagusia. Garbiñe Elizegi Baztango alkateak aipatu zuenez, «proiektuak egiterako orduan, ez dira kontuan hartzen erabiltzeen premiak. Hainbertze diru publiko erabaliko baldin bada ere, bi afera garrantzitsu gelditu dira moldatu gabe, Baztanberriko zubia eta oinezkoendako pasabidea Lekarozen».

Xabi Torres, Elizondoko alkateak zioenez, «Baztanberriko zubirik gabe, saihesbidetik Elizondorako sarrerarik gabe gelditzen gara. Zubia premiazkoa da, bertzenaz, saihesbideak ez digu balio». Izan ere, hori moldatzen ez bada, elizondarrek Elbeteko irteera bitarte joan beharko dute eta handik herrira sartu. Gainera, aunitz erabiltzen den Piezen Bidea ere baliogabetua gelditu dela salatu zuen eta «saihesbide azpitik pasabideren bat egin beharko da».

Jesus Angel Garcia Lekarozko alkateak ere saihesbideak herrian izan duen eragina azaldu zuen: «Lur desjabetzeez gain, hilerria, poligono berria, igerilekua edo hizkuntz murgiltzerako zentro berria bezalako zerbitzuak saihesbidearen bertze aldean gelditzen zaizkigu eta horregatik eskatzen dugu oinezkoendako pasabidea. Momentuz, behin behineko zebrabidea paratuko omen dute».

Hauekin batera, Xotero Etxandi Arraiozko alkateak, Pedro Goienetxe Elbeteko alkateak eta Baztan Balleko Etxeko zinegotziek osatu dute batzordea. Maiatzaren 30ean lanei egindako bixitan Mikel Ortega (Bildu), Florentino Goñi eta Iñigo Iturralde (Ezkerra) eta Mari Jose Garmendia (UPN) izan ziren. Florentino Goñi, Baztango udaleko herrilan zinegotziak aipatu zuenez, «Nafarroako Gobernuko inor ez da etorri lanak zertan diren ikusi eta gure iritzia aditzera». Anai Astiz kontseilariari ere bilera eskatu omen zioten berak eta alkateak «duela hiru bat hilabete eta oraindik ez digu erantzun».

Saihesbideko lanen aurrekontua 13.231.695,34 eurokoa zen eta Obenasa eta Harinsa Navasfalt enpresak osatutako alde baterako elkarteak (UTE) egin ditu lanak. Errepide zati berriak 5.00 metroko luzeda du Arraiozko saihesbidetik Elbetetik 200 metrora dagoen bibibilgunera bitarte. Saihesbide berriarekin, egunero Irurita eta Elizondoko herrigunetik pasatzen diren 3.300 ibilgailuen harat-honata murriztuko da, horietatik %3,50 ibilgailu astunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun