Herrietako eskolak Landa Eremuko Eskolen Jardunaldian

Maite OTEIZA 2012ko maiatzaren 30a

Maite Oteiza

Berandu xamar bada ere, ezin aipatu gabe utzi Baztango Herrietako Eskolek, Nafarroako Landa Eremuko Eskolen II. Jardunaldietan parte hartu zutela hilabete hasieran Auritzen. Gan den urteko arrakastari segida emanez, ehun partaidetik goiti izan ziren. Hasierako aurkezpenaren ondotik, tailerrak antolatu ziren, eskoletan egiten diren lanak eta proiektuak aurkezteko. Aurtengo berrikuntza gurasoendako zuzendutako tailerrak izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun