Kintoko aprobetxamenduagatik urteko kanona hartu du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

www.navarra.es

Kintoko bazkalekuen aprobetxamenduaren truke urtero ordaintzen den kanona hartu zuten maiatzaren 10ean Baztango eta Erroko alkateek Lourdes Goikoe­txea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariaren eskutik. Joan den urteko aprobetxamenduari dagozkien 72.022 euro hartu zituzten. Ekitaldian, kontseilariarekin batera, Garbiñe Elizegi alkatea eta Enrique Garralda Erroko alkatea eta Kintoko Mendi Mankomunitateko presidentea izan ziren, Landa Garapen arloko zuzendari nagusia den Juan Pablo Rebolérekin batera. 1856an Baionan sinatutako Mugen Nazioarteko Hitzarmenetik honat ordaintzen da kanona, Baigorriko abeltzainek beraien aziendak Kintoko bazkalekuetan sartzen uzteko eskubidearen truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun