Bilduren apirileko berripapera

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Hilabetero bezala, api­rileko berripaper elek­tronikoa kaleratu du Bil­duk. Aldi honetan, Gil­txaurdi kirol ins­ta­la­zioen kudeaketaz eta Aroz­tegiko proiektuaz ari da.

Giltxaurdiko kudeaketaz dio, Giltxaurdi S.L. enpresa publikoa sor­tzeko erabakia maiatza­ren 3an egindako osoko bilkuran hartu zuela Udalak, Bilduren eta Ezkerra­ren aldeko botoekin, NaBai2011ren abstentzioarekin eta UPNren aurkako botoekin. Orain­goz, enpresa berriaren administrazio kontseiluan Bil­duren bi ordezkari eta Ezkerraren, UPNren eta Na­Bai2011­ren bana daude. Halere, berripape­rean ageri denez, «Bil­du­ren borondatea ad­minis­trazio kontseiluan erabil­tzaileen eta langileen ordezkariak ere egon ahal izatea litzateke».

Enpresa publiko be­rriak oraingo langileak subrogatuko dituela dio Bilduk eta kudeatzailea kontratatzeko lehiaketa publikoa eginen dela. Kudeaketa publikoa uda ondotik hasiko da eta bitar­tean orain­go enpresak segituko du.

Aroztegiko proiektuaren inguruan, Udalak eskatutako txosten juridikoaren berri eman ondotik, proiektu urbanistikoa geldiarazteko plan partzia­laren behin betiko onarpenaren berrikusketa egitea onartu duela Udalak oroitarazi du Bilduk. Orain espe­dien­tea Nafarroako Kon­­tsei­lurat eramanen da eta honek loteslea den irizpidea emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun