Elizondoko abesbatzaren kontzertuak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Maki Urtasun

Emanaldiz emanaldi segitzen du Elizondoko Abesbatzak, ttikienak zein­ helduenak­. Maiatzaren 12an, Agoitzen izan ziren abesbatza ttikiko kideak A­goizko San Migel koro ttikiaren 25. urteurrenaren harira, eta ordukoa da argazkia. Helduek, berriz, Zigako elizan kontzertua eskaintzekoa zuten maiatza­ren 26an. Eta igande honetan, ekainak 3, Elizondoko abesbatza ttikiak­ Amaiu­rren kantatuko du. 19:30ean izanen da kontzertua eta ikasturte honetako lana erakutsiko diote jendeari, Kristi­na eta Maki Urtasunen gidaritzapean. Aipatzekoa da joan den abenduaz geroztik, hainbat emanaldi­ eskaini dituztela abesbatza ttikiko neska-mutikoek: Iruritan, Urru­ñan, Lesakan, Agoitzen... Ekainean Amaiurren eginen dute eta uztailaren 17n Elizondon, eta horrela, hilabete batzuetarako atsedena hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun