Agintaldia akitu arte zinegotzi lanean segituko duela erran du Maite Iturrek

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak babesa eman zion Maite Iturreri agerraldian. Juan Mari Ondikol

Babes Taldekoei erantzun die Maite Iturre zinegotziak

«Zinegotzi kargua erantzu­kizun eta koherentzia politiko printzipioetan oina­rrituta hartu nuen. Ai­tzineko zinego­tziak zituen ardurak hartu nituen, Tokiko Gobernu Batzordean partehar­tzearena barne. Udal talde guz­tiek parte har dezakete organo honetan; ondorioz, egiten ez duenak horretan lanik ez egitea erabaki duelako da, bertzerik gabe». Halaxe adierazi zuen Maite Itu­rre­ NaBai 2011ko zinego­tziak maiatzaren 15ean eskainitako pren­tsau­rre­koan. Asun Fernandez de Garaialde parlamentaria izan zuen ondoan. Aipatu zuenez, «NaBai 2011k agintaldi hasieratik normalta­sunez parte hartu izan du Tokiko Gobernu Ba­tzordean».

Karguari eusteko asmoa duela berretsi zuen­: «udal bizitzaren garapena hobetzeko etengabeko saiakeran oinarritu beharko litzateke, iraganeko akatsak onartuz eta konpontzen saiatuz. Asmo ho­rrekin hartu nuen kargua eta karguari eu­tsiko diot agintaldiaren amaiera arte, edonorren gogoz kontra bada ere».

Turismo eta merkata­ritza arloko zinegotzia da Iturre, eta ardura «sekto­reak­ duen garran­tzia ain­tzat hartuz, eta alor hone­tan lan egiteko aukera iku­sita» hartu zuela erran­ zuen. «Helburua bai­­­­la­ra­ren alde lan egitea­ da, asko egiteke dagoen­ sektore batean, botere, lehia eta ika-mika pertso­naletan sartu gabe». Kargua Bilduk eta Ezkerrak sinatutako gobernu akordioan sartu behar izan gabe hartu zuela ere azaldu zuen: «zinegotzi batek go­ber­nuaren parte izan gabe kargua har­tzea ez da inolaz ere salbues­pe­­neko afera Nafarroan». Gaineratu zuenez, «hemen gaude eta zine­gotzi­go hau hartu dugu, Baz­ta­ni­ ezkerreko ikuspuntu eta konponbi­deak ema­teko. Ez gaude UPNren jarraikeriarik egiteko ezta inte­res­ partikularren zerbitzu­ra jokatzeko ere». Baz­tan­dar guztiei eta «doike, azken udal hauteskundeetan hauteskunde zerrenda osatu zuten per­tsona guztiei atea irekita» utziko diela ere erran­ zuen.

Bere zinegotzi lanetik desmarkatuz idatzia­ kaleratu zuen NaBai 2011 elkarteari ere zuzendu zitzaion: «idazkiaren egileei deia luzatu nien aurpegia eman zezaten, babes taldearen laburdura­ren gibelean ez­ku­ta­tu­ gabe. Ez dute egin, eta areago, modu be­rean segi­tzen dute»­.­ Gi­sa berean, «anoni­motasu­naz balia­tzen direnei, NaBai 2011­ko ordezkaritza­ usur­pa­tu nahi dutenei ere, lankide­tzan aritzeko eta Baztan hobetzeko kon­ponbi­deak ekartzeko deia» ere egin zien.

Zigako hilerriaz eta Almandozko saihesbi­deaz­ aritu ziren babes talde­koak, eta horri buruz, «duela zenbait hilabete, 2012ko au­rrekon­tuen onarpenaren harira, gaia Osoko Bilku­ran ez­ta­bai­datu eta argi­tu zela»­ oroitarazi zuen. «Gaia be­rriz atera badute, Udal Gobernua kriti­ka­tzeko eta bereziki, ni udal ordezkari gisa des­legiti­ma­­­tzen saiatzeko izan da». Aki­tzeko, Baztan hobetzeko eta lan egiteko konpromisoa berretsi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun