Berroeta eta Iruritako bestei lekukoa hartuz, Almandozko Bestaberri bestak ere laster ailegatuko dira. Bortz eguneko bestak antolatu dituzte ekainaren 6tik 10era.
Asteazkena, ekainak 6, mezpera
• 12:00etan txupinazoa.
• 21:00etan Baztan-Zopak ANJEL MARIk alaituta.
Ortzeguna, ekainak 7 Bestaberri Eguna
• 08:00etan Aurora Bixenteren konpainian.
• 12:00etan Meza Nagusia.
• 13:00etan luntxa.
• 16:30ean herriko gazteen arteko pilota partidak.
• 19:00etan puzgarriak.
• 20:30ean patata tortilla lehiaketa.
Ortzirala, ekainak 8, Haurren Eguna
• 11:00etan haurrendako jokoak.
• 16:30ean puzgarriak.
• 17:00etan mus eta partxis txapelketa.
• 18:00etan txokolatada.
• 21:00etan herri afaria.
• 00:00etan dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.
• 05:30ean zinger jatea.
Larunbata, ekainak 9
• 11:00etan mus txapelketako finalaurrekoak eta finala.
• 13:00etan museko sarien banaketa.
• 14:00etan zikiro jatea.
• 17:00etan mariatxiak: Distrito Federalak.
Igandea, ekainak 10
• 12:00etan Meza Nagusia eta Jaunartzea. Uxoa Agerrek eginen du aurten Jaunartzea.
• 16:30ean herri kirolak herritarren artean.
• 18:30ean sokatira: aitak semeen kontra.
• 21:30ean Gaixoa ni.