Nafarroako Euskararen Mediatekak eta Xaloa Kultur Elkarteak bertze hitzarmen bat sinatu dute eta horren bidez, Nafarroako Gobernuak 8.000 euroren truke Xaloaren 80 orduko materiala erosi du, euskaraz eta gehienbat, Baztango dialektoan dagoen materiala, hain zuzen. Hitzarmena maiatzaren 15ean sinatu zuten Maximino Gomez Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak eta Joseba Igarabide Xaloako ordezkariak. Aipatu, 2010ean bertze lankidetza-hitzarmen bat adostu zutela. Orduan, Euskararen Mediatekak 10.000 euro eman zizkion Xaloari eta honek trukean 100 orduko ikus-entzunezko materiala.