Baztango historia eta ondare arkitektonikoaren inguruko jarduerak eginen ditu Dorrea Elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Pello San Millan

Dorrea elkartearen aurkezpena egin zuten maiatzaren 18an Iruritako Jauregian­. Lehenik doako bisita gidatua egin zen jauregi dotorean eta gero elkartearen aurkezpena. Dorrea elkartean Baztango historia eta ondare arkitektonikoa eta etxegintza tradizionalaren informazioa jaso, ikertu, hausnartu eta irakatsi nahi dira, baita ondare arkitektonikoarekin lotura daukaten jarduerak egin eta ondare historikoarekin eta kultura orokorrarekin zerikusia dutenak ere, zonaldeko­ entitate publiko eta pribatuekin batera, erakusketak, kontzertuak eta ekitaldi kultural orokorrak bultzatu nahi duen elkartea da. Dorrea Elkarteko Pello Iriartek eman zuen elkartearen berri, baina informazio gehiago nahi duenak bloga ere badu elkarteak: http://dorrea.blogspot.com.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun