Nafarroa mailako Final Four-a irabazi ondotik, Palentzia aldean ibili dira BKTko kadete neskak Espainiako Txapelketa jokatzen. Hiru egunez, hiru partida jokatu zituzten maiatzaren 11tik 13ra: lehendabizikoa Madrilgo Villaverderen kontra eta galdu egin zuten, bigarrena Palentziaren kontra eta hau ere galdu egin zuten eta hirugarrena andaluziarren kontra irabazi egin zuten. Denboraldi bikaina osatu dute, kopako finalera ere ailegatu baitira.