Herriraren mozioa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Herrira mugimenduak aurkeztutako mozioaren puntu hauek onartu zituen Udalak maiatzaren 3ko ez-ohiko osoko bilkuran: alde batetik, es­pa­iniar estatuan ezar­tzen den 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eta zigorra bete duten pre­soak­ askatzeko eskatu du Udalak, de facto aplikatzen den bizi osorako zigorra bertan behera uz­tea». Gisa berean, fran­tziar estatuan ezar­tzen den bizi osorako zigo­rra bertan behera uzteko ere eskatu du, «baldintzapeko askatasunei bide emanez».

Zigorraren biherenak edo hirulaurdenak be­teak dituzten presoak kaleratzeko ere exijitu du eta gaixotasun larriak dituztenak askatu eta ber­tzelako gaixotasunak dituztenak egoki zaintzeko ere bai. Bi estatuen es­petxe-politika egoki­tzea ere nahi du Udalak eta Jo­xe­miel Gaz­telu (Algeciras, Cadiz) eta Iñaki Erro­ (Almeria) preso elizondarrak dauden kar­tze­letako zuzendariei eta Zigor-erakundeei erabaki hauen berri emanen dien gutuna bidaliko die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun