Askapenak eta Erratzuko Kultur Elkarteak nazioarteko gaiei tartea eskainiko dien Aste Internazionalista antolatu dute ekainaren 3tik 9ra. Hiru saio izanen dira: alde batetik, igande honetan, ekainak 3, Mendebaldeko Sahara: gaur egungo egoera lurralde okupatuetan izanen da hizpide Askapenako brigadistekin. Gainera, gonbidatu berezia ere izanen da: Hassana Aalia lurralde okupatuetako aktibista saharrarra, hain zuzen. Solasaldi hau 19:00etan hasiko da Erratzuko elkartean.
Ekainaren 5ean, asteartea, Palestina: normaltasuna herri artean solasaldia eskainiko dute Xabi Torres eta Amaia Saldiasek. 19:00etatik aitzinera izanen da Erratzuko elkartean.
Eta ekainaren 7an, azkenik, Elizondoko Arizkunenean 19:00etan, Internazionalismoa Euskal Herrian izanen dute hizpide Askapenaren eskutik.