Askapenak eta Erratzuko Kultur Elkarteak nazioarteko gaiei tartea eskainiko dien Aste Internazionalista antolatu dute ekainaren 3tik 7ra. Hiru solasaldi saio izanen dira, ekainaren 3an, 5ean eta 7an.
Igande honetan, ekainak 3, Mendebaldeko Sahara: gaur egungo egoera lurralde okupatuetan izanen da hizpide Askapenako brigadistekin. Gainera, gonbidatu berezia ere izanen da: Hassana Aalia lurralde okupatuetako aktibista saharrarra, hain zuzen. Solasaldi hau 19:00etan hasiko da Erratzuko elkartean.
Ekainaren 5ean, asteartea, Palestina: normaltasuna herri artean solasaldia eskainiko dute Xabi Torres eta Amaia Saldiasek. 19:00etatik aitzinera izanen da Erratzuko elkartean.
Eta ekainaren 7an, azkenik, Elizondoko Arizkunenean 19:00etan, Internazionalismoa Euskal Herrian izanen dute hizpide Askapenaren eskutik.
Erakusketa Arizkunenean
Bertze aldetik, Sodepaz elkarteak antolatuta, Palestina: Okupazioa eta erresistentzia erakusketa zabalduko da ekainaren 1etik 18ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ikusgai izanen da.