Maiatzaren 26an, larunbat goizean haurrendako baratze mamuen tailerra egin zen Iruritan, Elizondoko Museo Etnografikoaren Lagun Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta.
Haurrek, Birbirako Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekak lagunduta, eta denok sortzen ditugun zaborretako materiala erabiliz (plastikoak, latak, arropa zaharrak, tapoiak...) baratze mamu ederrak sortu eta egin zituzten.