Maiatzaren 18an, ortziral arratsaldean Dorrea elkartearen aurkezpena egin zen Iruritako Jauregian. Lehenik doaneko bisita gidatua egin zen jauregi dotorean eta gero elkartearen aurkezpena.
Dorrea elkartean Baztango historia eta ondare arkitektonikoa eta etxegintza tradizionalaren informazioa jaso, ikertu, hausnartu eta irakatsi nahi dira, baita ondare arkitektonikoarekin lotura daukaten jarduerak egin eta ondare historikoarekin eta kultura orokorrarekin zerikusia dutena ere, zonaldeko entitate publiko eta pribatuekin batera: erakusketak, kontzertuak eta ekitaldi kultural orokorrak bultzatu nahi duen elkartea da.
Dorrea Elkarteko Pello Iriartek eman zuen elkartearen berri, bainainformazio gehiago nahi duenak bloga ere badu elkarteak.
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko eguna zenez aurkazpenaren aintzinetik jauregiaren bisita gidatua izan zen.