Baztango Udako Jostaldietan izena emateko epea zabaldu da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 21a

Oronoz, Erratzu, Elizondo eta Berroetan eskainiko dira

Euskara eta aisialdia uztartuz, aurten ere udako jostaldia antolatu du Udaleko Euskara Zerbi­tzuak 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gazte­txoen­dako. Uztailean eta abuztuan lau txanda eskainiko dira, 10:00etatik 13:00etara.

Euskara eta aisialdia uztartuz, aurten ere udako jostaldia antolatu du Udaleko Euskara Zerbi­tzuak 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gazte­txoen­dako. Uztailean eta abuztuan lau txanda eskainiko dira, 10:00etatik 13:00etara.

Uztailaren 2tik 13ra Oronozen eskainiko da udako jostaldia, uztai­laren 16tik 27ra Erra­tzun, uztailaren 30etik abuz­tuaren 10era Elizondon eta abuztuaren 13tik 24ra Berroetan. Aste bakarra ere egin daiteke, baina lehentasuna bi aste aukeratzen dutenek eta Baztanen erroldatuta­koek izanen dute.

Helburuak ere ar­giak­ dira. Alde batetik, neska­-mutikoek euskaraz jolastea nahi dute antolatzaileek, eta hau­rren arteko harremanak euskaraz bul­tzatu. Gisa be­rean, haurrek Baztango kultura eta natura euskaraz eza­gutzea nahi dute eta ingurugiroarekiko jarrera positiboak ere sustatu­ nahi dira. Eta hori guztia, joko, eskulan, tailer, txango eta kirolaren bitartez eginen dute­.

 

Izen-ematea

Maiatzaren 21etik ekainaren 4ra eman beharko da izena, 10:00­etatik 13:30era, 948 277620ra deituta. Txanda bakoitzeko prezioa 60 eurokoa da, baina familia ugaria baldin bada edo txandan anai-arreba bat baino gehiago baldin badira, 50 euro. Aste bakarra aukera­tze­kotan, 30 euro kostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun