Tolosako Nafarroaren Egunera baztandarrak gonbidatu dituzte

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 26rako ospakizunerako autobusa antolatu da

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela­ eta, besta egun haundia antolatu dute Tolosan (Gipuzkoa) maiatzaren 26rako eta baztandarrak gonbidatu egin dituzte. Gainera, goizean Tolosako udaletxean Baztango Udalari eta Amaiurko herriari harrera eginen diote eta ondotik, haur parke bati Amaiur parkea paratuko diote izena.

Gainerakoan, egun guztiko besta izanen da gaitero, Musika Banda, fanfarre eta txarangarekin. Eguerdian herri bazkaria eginen da, arratsaldean dantzak izanen dira eta gauez kontzertuak Errugabe, Kaskezur eta Ufestuek taldeekin.

Harat joateko autobusa antolatu da: Amaiurtik 09:00etan aterako da eta 09:15ean Elizondotik. Autobuserako eta bazkarirako izena Amaiurko Santxonean eta Elizondoko Fantxiken eman behar da. Tolosatik etxera bueltan 18:30­an abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun