Aurten XIX. aldiz eginen den Baztango Mendi Itzulia Amaiurren hasi eta akituko da. Maiatzaren 27an egin du hitzordua Baztango Mendigoizaleak elkarteak eta egun horretan biltzen diren mendizaleek 38 kilometro eta 2.050 metroko desnibela duen ibilaldia egiteko aukera izanen dute.
Amaiurren (300 metro) hasiko da itzulia eta handik Alzolarako (608 metro) bidea hartuko dute mendizaleek. Ibilbideko lehendabiziko kontrol-puntua Orabideko errekan eginen da (144 metro). Gero Azkar mendia igo beharko dute (428 metro) eta hurrengo kontrola Ilardoitzen (141 metro) izanen dute mendizaleek. Arranomendi (769 metro) igotzea aukerakoa izanen da eta handik aitzinerago eginez, Mugeko lepoan (675 metro) hirugarren kontrol puntua egonen da. Gero, Gaztelurako (368 metro) bidea hartu beharko dute mendizaleek eta handik herrira jaitsiko dira.
Izen-ematea
Mendi ibilaldiaren eguna baino lehen, Internetez izena emateko aukera izanen da www.mendizmendi.com web orrian. Maiatzaren 25era arte egin daiteke eta zortzi euro ordainduta. Egunean berean, berriz, 06:15tik aitzinera ere ematen ahalko da izena, hamar eurotan.
Ibilbidea 07:00etatik 07:30era abiatuko da.