Oronozko larrialdi puntua kolokan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Maite Oteiza

Nafarroako Gobernuak osasun eredua aldatzeko abian paratua duen erreformak kez­ka eragin du. Apiril hondarrean, Baztan, Agoitz eta Altsasuko alkateek, aldake­ta­ baino gehiago murrizketa dela adierazi zuten prentsaurrekoan, eta he­rritarrek duten zerbitzuari eraginen diola. Eta Baztango Osasun Etxeko langileek horixe izan zuten hizpide maiatzeko Batzar Nagusiaren bilkuran –argazkia–. Azaldu zute­nez, «orain urte batzuk, Gobernuak Baztanen larrialdi puntuak murrizteko zituen asmoak berreskuratu ditu, eta krisia aitzakiatzat hartuta, Oronozko larrialdi puntua desagertarazi nahi du». Baztanek 8.000 biztanle eta 374 km2 ditu, Nafarroako udalerririk haundiena da, eta duen biztanleriaren sakabanaketarekin, 15:00etatik 08:00etara mediku eta erizain bana utzi nahi ditu larrialdietarako Elizondoko osasun zentroan. Oronozko osasun etxea, «leku estrategikoan» dagoela aipatu zuten­ osasun zentroko langileek, eta «arras beharrezko puntua dela, aldi berean, Male­rrekarako zenbait aldiz laguntza ematen diolakoz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun