Sute denboraldiaren balantze gazi-gozoa egin du Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Jendeak baimenik gabe erretzen segitzen du

Neguko sute denboraldia akitu den honetan, Baztanen balantze gazi-gozoa egin du Jon Elizetxe ingurumen zine­gotziak. Alde batetik, ne­kazarien partehar­tzea­ inoiz baino haundiagoa izan dela adierazi du, baina bertze aldetik, baimenik gabe ere su gehiago piztu direla.

EPRIF taldearen, basozainen, Oronozko su­hil­tzaileen eta nekazarien laguntzarekin 274,74 Hektarea erre­ dira, 31 erre­ketetan, eta «datu historikoa» dela oroitarazi du zinego­tziak. Gaineratu duenez, «aurtengo helburuetako bat nekazari gehiagoren partehartzea zen, eta 300 per­tsona baino gehiagok parte hartu izana datu pozga­rria da, iazko 184ko zifra erraz gaindituz». Ber­tzalde, aurten nekazariek bere kabuz 37 erreketa egin dituzte 125,6 Hektarea errez.

Baina, tamalez, baimenik gabeko suak ere izan dira, iaz baino 13 gehiago. Guztira 96,65 Hektarea erre dira baimenik gabe, horietako 72,25 larreak izan dira eta ez da landarerik ezta bertzelako kalte aipaga­rriegirik ere izan. Bere kabuz sortutako arboldi berri batzuk ere erre dira, 12 guztira, 24,4 Hektareako eremuan.

Laburbilduz, aurtengo denboraldiak bi alder­di izan dituela aipatu du Elizetxek, «bat arras­ posi­tiboa, nekaza­rien partehartzea hobetu delako eta EPRIF eta suhiltzaileek egindako lana eta lanerako eskaini duten borondatea izugarria izan delako. 400,34 Hektarea baimenarekin erre izana datu histori­koa­ da». Alderdi negatiboari dagokionez, zera aipatu du: «oraindik badago jendea baimenik gabe erre­tzen segitzen duena, iaz baino hiru aldiz sute gehiago erretako partzelei dagokienez, eta lau aldiz gehiago erretako arboldia izan delako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun