Apiril hondarrean Liburuaren Astea eta Aste Kulturala ospatu zituzten Baztan Ikastolan eta gisa aunitzetako ekitaldiak izan zituzten: Juul kanpainaren hauteskundeak egin zituzten, Asiakleta eleberriaz aritu ziren Amaia Elosegi idazlearekin –argazkian 5. mailako ikasleekin–, ipuin kontalarien saioak ere izan zituzten, Nafarroako Konkistaren gaia ere modu aunitzetara landu zuten: abestia ikasiz, Amaiurko gaztelura eta herrira bisita eginez, konkistaren liburuxka osatuz, antzerkia eginez, idazketa tailerra eginez... Modu dibertigarrian ongi pasatzeko aukera izan zuten gaztetxoek.