Mendi martxa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Zilbeti Bizirik lelo­pean mendi martxa antolatu du Monte Alduide Koordinadorak ekainaren 2rako. Magna en­pre­sak harrobi proiek­tua martxan du inguru horre­tan eta ibilaldi honekin zonaldea eta proiek­tua ezagutarazi nahi dituzte antolatzaileek. Hiru ordu­ko ibilbide zirkularra izanen da eta 10:00­etan aterako da Zil­be­titik. 14:00­etan bazkari au­togestio­natua eginen da eta Koordinadorak edaria eta kafea eskainiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun