Ikastetxeak murrizketen kontra

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Juan Mari Ondikol

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzan egin nahi dituen murrizketak salatzeko, elkarretaratzea egin zuten hain­bat eta hainbat lagunek maiatzaren 2an Elizondoko plazan. Segurtasuna bermatzeko, haur kopurua ez igo, Kalitateko haur eskolen alde, Elizondoko Eskola Publikoa Murrizketarik ez!!! eta Landa eremuko eskolak ere murrizketen kontra daudela zioten pankartekin atera ziren. Hasmentan elkarretaratzea Haur Eskolak deitua bazen ere, Hezkuntza Batzordetik bideratua gainerako ikastetxetako irakasle, guraso eta haurrek bat egin zuten aldarrikapenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun