Lana gogotik egin behar izan zuen, baina Baztan Futbol Talde nagusiak maila mantentzea lortu zuen apirileko hondarreko asteburuko lehian. Amayaren kontrako partida galtzen hasi zen Giltxaurdin, baina Goienetxe eta Motaren golekin, markagailuari buelta ematea eta preferente mailan mantentzea lortu zuen. Kuki Gonzalezi ere omenaldia eskaini zion Baztan Futbol Taldeak.