Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin nahi dituen murrizketen aitzinean, kezkatua agertu da Elizondoko San Francisco Jabier Eskolako Guraso Elkartea. Murrizketa neurriek eskolan «arras ondorio negatiboak» izanen dituztela uste dute gurasoek, eta beraz, «gure seme-alaben heziketan» ere bai. Iribas hezkuntza kontseilariari ere zuzendu dira beraien kezka azalduz eta neurriak ez aplikatzeko eskatuz. Eta horrez gain, joan den astean Elizondoko eskolako irakasleekin hamar minutuko kontzentrazioak egin zituzten eskola aitzinean.