Santio bestetako kartel lehiaketa jarri du martxan Elizondoko Herriak. Santioak 2012 testua izan beharko du eta 50x70 zentimetroko neurriak. Lanak Elizondoko Herriko Etxeko buzoian sartu beharko dira, edo udaletxeko harreran utzi ekainaren 1eko 12:00 baino lehen. Posta arruntaz bidaltzekotan, maiatzaren 28a baino lehen helbide honetara igorri behar dira: Herriko Etxea, Jaime Urrutia 4, 31.700 Elizondo. Erabakia ekainaren 5ean jakinaraziko da eta irabazleak 300 euro eta zikiro-jaterako bi txartel jasoko ditu.