‘Nafar estatua gogoan’ Tolosara

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela­ eta, besta egun haundia antolatu dute Tolosan (Gipuzkoa) maiatzaren 26­rako eta baztandarrak gonbidatu egin dituz­te. Gainera, goizean Tolosa­ko udaletxean Baz­tan­go Udalari eta Amaiur­ko herriari harrera eginen diote eta ondotik, haur parke bati Amaiur parkea paratuko diote izena. Gainerakoan, egun guztiko besta izanen da gaitero, Musika Banda, fanfarre eta txarangarekin. Eguer­dian herri baz­karia eginen da, arra­tsal­dean dantzak izanen dira eta gauez kontzertuak Erru­ Gabe, Kaskezur eta Ufestuek taldeekin.

Harat joateko autobu­sa antolatu da: Amaiurtik 09:00etan aterako da eta 09:15ean Elizondotik­. Autobuserako eta bazkarirako izena Amaiurko San­txonean eta Elizondoko Fantxiken eman behar da. Tolosatik 18:30­ean abiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun