Udako Euskal Unibertsitatean udan antolatzen dituen ikastaroen barne, aurten Nafarroaren konkista, iragana eta oraina izeneko hiru eguneko ikastaroa antolatu du uztailaren 16tik 18rat. Tarteko egunean, uztailak 17, ikastaroa Baztanen eginen da eta Udaletik adierazi dutenez, baztandar guztiak gonbidatuak daude Arizkunenean eginen diren hitzaldietarat eta Amaiurrerat eginen den bisitarat.
Hau da uztailaren 17ko egitaraua:
• 10:00-11:30: Nafarroaren konkista eta gaztelar anexioa (1512-1515) hizpide Arizkunenean, Roldan Jimeno Aranguren irakaslearekin.
• 11:30-12:00: atsedena.
• 12:00-13:30: Berreskuratze saioetatik Amaiurko gudura (1516-1521) hizpide Arizkunenean, Joseba Asiron Saez irakaslearekin.
• 13:30-15:30: bazkaltzeko tartea.
• 16:00-16:30: Amaiurko gazteluaren indusketen azken emaitzak aurkeztuko ditu Juantxo Agirre Mauleonek Otsondo Elkartean.
• 16:30-17:30: Amaiurko Gaztelura bisita Agirre Mauleonekin.
Hiru eguneko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago baina erran, Baztango saioetarat joateko ez dela izena eman beharrik.