Agoizko koro ttikiaren 25. urteurrenean kantatu du Elizondokoak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Elizondoko koro ttikiak emanaldia eskaini zuen larunbatean Agoitzen. Pello San Millan

Maiatzaren 12an aritu ziren kantari, Agoitz eta Atarrabiko kantari ttikiekin batera

Elizondoko koro ttikia maiatzaren 12an, larunbatean Agoitzen kantari aritu zen, Agoizko San Migel koro ttikiaren 25. urteurrena dela eta. Agoiztarrak eta baztandarrekin batera Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako abesbatzak kontzertua eskaini zuten.

Agoizko kultur etxea bete betea zegoen eta jendeak ederki goxatu zituen belarriak hiru abesbatz ttiki hauen emanaldiarekin. Elizondoko koro ttikiaren kontzertu emanaldiak abenduan hasi ziren Iruritan eta Urruñan, Lesakan eta Agoitzen kantari aritu ondoren, ekainean Amaiurren eta Elizondoko Zahar Etxean arituko dira eta Elizondon uztailaren 17an akituko dute, hilabete batzuz merezi duten atsedena hartuz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun