Elizondoko Eskola publikoan hezkuntza neurrien kontra agertzen dira egunero

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 14a

Goizeko 10 minutuko elkarretaratzea egiten dute Elizondoko eskola publiko atarian, murrizketa neurrien kontra. Juan Mari Ondikol

Horretaz gain, bertze ekintza batzuk ere egiten ari dira

Elizondoko San Francisco Javier ikastetxe publikoko irakasleak, gurasoekin batera, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak martxan jartzen ahal dituen neurrien kontra, goizero, 10 minutuz biltzen ari dira eskolako ate nagusiaren aitzinean.

Ekintza honetaz gain, bertze batzuk ere egiten ari dira. Honela, herrietako eskolakoekin batera, Elizondoko plazan kontzentrazioa burutu zuten. Eskolako Guraso Elkarteak, bere aldetik, hezkuntza kontseilariari neurriekiko ezadostasuna agertu eta, aldi berean, hauek martxan ez jartzea eskatu diote. Eskolako klaustroak ere, kontseilariari neurrien kontrako idazkia igorri diote eta gurasoek eta irakasleek, modu pertsonalean, bai telefonoz, bai emailez, Nafarroako Hezkuntza Departamentuari neurriak martxan ez jartzeko eskaera helarazi diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun