Kintoko bazkalekuen probetxamenduaren truke urtero ordaintzen den kanona jaso zuten maiatzaren 10ean Baztango eta Erroko alkateek Lourdes Goikoetxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariaren eskutik. Joan den urteko probetxamenduari dagozkien 72.022 jaso zituzten.
Ekitaldian, kontseilariarekin batera, Garbaiñe Elizegi Baztango alkatea eta Enrique Garralda, Erroko alkatea eta Kintoko Mendi Mankomunitateko presidentea izan ziren, Landa Garapen arloko zuzendari nagusia den Juan Pablo Rebolérekin batera.
1856an Baionan sinatutako Mugen Nazioarteko Hitzarmenetik honat ordaintzen da kanona, Baigorriko abeltzainek beraien aziendak Kintoko bazkalekuetan sartzen uzteko eskubidearen truke.