Amaiur nagusitu da Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako lehen jardunaldian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 5ean tiraldi guziak irabazi zituen Txantrean

Maiatzaren 5ean, larunbat arratsaldean Txantrean jokatutako lehen saioarekin abiatu da Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa. Gizonezkoen 320 kiloko kategorian Amaiurrek tiraldi guziak irabazi zituen eta txapela janzteko faborito nagusia dela erakutsi zuen.

Maiatzaren 5ean, larunbat arratsaldean Txantrean jokatutako lehen saioarekin abiatu da Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketa. Gizonezkoen 320 kiloko kategorian Amaiurrek tiraldi guziak irabazi zituen eta txapela janzteko faborito nagusia dela erakutsi zuen.

Amaiurtarrek 7 puntu eskuratu zuten; bigarren Berriozar izan zen, 6 punturekin; hirugarren Basaburua-Imotz, 5 punturekin; laugarren Ibardin (Amaiur Kirol Elkartekoa), 4 punturekin; bosgarren Txantrea, 3 punturekin; seigarren AST (Amaiur kirol elkartekoa), 2 punturekin eta zazpigarren Kaskailueta (Txantrea kirol elkartekoa), puntu bakarrarekin.

Mutil kadeteen 290 kiloko lehen jardunaldian, BKE (Berriozar Kirol Elkartekoa) nagusitu zen, 4 punturekin; bina puntu terdirekin berdindu egin zuten Andra Mari eta Txantreak eta puntu bakarrarekin gelditu zen Berriozar.

Bigarren jardunaldia maiatzaren 13an, igande goizeko 11:30ean jokatuko da Etxarri Aranazen. Gizonezkoen 320 kiloko eta kadeteen 290 kiloko bigarren jardunaldiaz gain, 260 kilotan ariko diren emakumen lehen saioa ere izanen da. Basaburua-Imotz, Sakana eta Berriozarko neskak ariko dira.

Hirugarren jardunaldia Amaiurren izanen da, maiatzaren 19an, larunbat arratsaldeko 18:00etan. Gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldia, kadeteen 290 kiloko hirugarren jardunaldia eta emakumezkoen 260 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dira.

Maiatzaren 27an Araitz bailaran (Betelun edo Atallun) eginen den jardunaldiarekin bukatuko da aurtengo Lauko Sokatira Txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun