Xabi Ibargarai erratzuarra hirugarren izan da Munduko pala txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Ezkerrean urdinez Ibargarai eta eskuinean Lujan, Munduko Buruz Buruko Pala Txapelketan. Utzitako argazkia

Erratzuko atzelariak doi-doi irabazi dio Urkijori

Munduko buruz buruko pala txapelketaren finaleko atarian gelditu zen Xabi Ibargarai erra­tzuarra, baina podiumeko azken koxkara igo­tzea lortu zuen apirilaren 14an Bilboko Bizkaia pilotalekuan hirugarren posturako lehian Urkijori doi-doi irabazita. Erratzuko atzelariak bortz set edo joko behar izan zituen Urkijo menpean hartzeko. Lehendabizikoan Urkijo nagusitu zen, 10-7. Bigarrena eta hirugarrena erra­tzuarrak irabazi zituen, 9-10 eta 7-10, baina laugarrena berriz ere Urkijoren alde joan zen, 10-6. Beraz, azken set erabakigarrira ailegatu ziren, eta bederatzina berdindu ondotik, hon­da­rreko tantua Xabi Ibargaraik lortu zuen. 54 minutu iraun zuen hirugarren posturako lehiak­.

Munduko txapeldun berria, bertzalde, Pablo Fusto da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun