Kultur ibilbideak Nafarroan barna izeneko sariketaren barrenean, idazlanak eta marrazkiak saritzen dira eta aldi honetan, marrazkien sailean, Baztan Ikastolako Jon Mayordomo Sobrino ikasleak saria eskuratu du. Ekimen hau Inigo Arista kultur taldeak antolatzen du 1981az geroztik, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin eta aurten 20 lan izan dira sarituak.