Nafarroako eskubaloi liga irabazi dute BKTko kadete neskek

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Utzitako argazkia

Ezuste ederra eman zuen apirilaren 20tik 22ra BKTko kadete mailako nesken eskubaloi taldeak. Kategoria horretako liga erabakitzeko lauko finala jokatu zuen Iruñean eta txapeldun izatea lortu zuen. Sorpresa handia izan zen, izan ere baztanda­rrak laugarren sailkatu ziren ligaren hasierako fasean eta honela, juxtu-juxtu lortu zuten lauko finalerako sailkatzea. Lauko finaleko lehen partidan, liga erregularrean­ lehenbiziko postua eskuratu zuen Lizarrako Itxako taldea izan zuten arerio. Partida bakarra galdu zuten ligan Itxakokoek, baina BKTk irabaztea lortu zuen. Biharamunean, hain zuzen, liga erregularrean bigarren izan zen Loyolaren kontra joka­tu zuen BKTk eta hamalauna berdindu zuten. Beraz, azkeneko egunean, lehen bi partidak galdu zituen BM River Egaren kontrako partida zuen BKTk. Itxuraz, partida errexena zen, baina ez zen batere xamurra izan. Azkenean, gol bakarragatik izan ba­zen ere, garaipena lortu zuen BKTk. Hortaz, bi partida irabazi eta bat berdinduta, lauko finaleko azken partidaren esperoan egon behar zuten BKTkoek ligako txapeldun ziren edo ez jakiteko. Eta horrela izan zen. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun