Eneko Etxandi libre baina karguekin

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Apirilaren 16ko goi­zean Foru Poliziak Eneko Etxandi arraiozta­rra atxilotu zuen, baina arratsalderako epailearen aitzinean deklaratu ondotik karguekin libre atera zen. Joan den urteko Iruñeko sanferminetan udal­tzainekin izandako kalapitan «aginteari eraso eta lesioak eragin izanaz» akusatu dute Etxandi gaztea.

Aipatutako egunean, 11:00 aldean atxilotu zuten Arizkunen eta handik Elizondoko Foru Poliziaren komisariara eraman zuten eta ondotik, Iruñeko udaltzainen komisariara. 17:30 arte eduki zuten han, epailaren ai­tzinetik eraman bitarte. Epaileak deklarazioa hartu ondotik, 19:00­etako kalean zen karguekin eta epaiketaren zain. Gertatutako guztiaren inguruan solasteko, atxilotu zuten egun berean ba­tzarre informatiboa egin zen Elizondon eta 35 he­rritar inguruk parte hartu zuten. Enekoren atxi­loketa eta erre­presioa salatuz pankarta ere paratu zuten batzarre egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun